Zer sumatzen dugu faltan
Ekimen honetan parte hartzen dugun erakundeok ziur gaude, azken hamarkadetanaurrerapen handiak izan diren arren, bizitzaren amaierako arreta nabarmen hobetudaitekeela.
Gauza askoren falta sumatzen dugu, eta eragile sozial eta politiko guztiei eskatzendiegu, beren eskumenen arabera, gabezia horiei aurre egiteko lan egin dezatela. Faltan botatzen dugu:
Sufritzen duten pertsonentzat:
- Herritar guztiek kalitatezko zainketa aringarriak jasotzeko duten eskubidea aitortzea eta gauzatzea, edozein delarik ere haien generoa, arraza, adina, egoera sozioekonomikoa eta geografikoa.
- Bizitzako azken egunetan pertsonen eta haien laguntzaileen eskubideak zabaltzea.
- Arreta aringarria behar duten pertsonen konplexutasun-mailak eta premia multidimentsionalak definitzea, eta, horrela, konplexutasun horretarako asistentzia-maila egokiak zehaztea.
- Laguntza-mailek arreta aringarriko sistemaren kalitatea bermatzeko izan behar dituzten gutxieneko baliabideak definitzea eta hornitzea.
- Populazio jakin batzuen laguntza-premia bereziak aitortzea, eta zaintza-lanak behar horietara egokitzea, ikus pediatriako biztanleria, nerabeak, dementzia duten pertsonak, erakundeetan bizi diren pertsonak, sufrimendu berezia dakarten patologiak dituzten pertsonak, etab.
- o Arreta aringarria behar duten pertsonek gaur egun dituzten baliabideekin blindatzea eta indartzea.
• Osasun-baliabideak eta baliabide psikosozialak:
- Etxeko ospitalizazioko unitateek diziplina anitzeko unitate espezifikotzat hartzeko irizpideak betetzen dituztela eta Euskadiko lurralde osoan jarduten dutela ziurtatzea.
- Lehen mailako arretako profesionalen lan-karga eta denbora erabilgarriak egokitzea, behar aringarriak dituzten pertsonei laguntzen dietenean.
- 24 orduko laguntza-jarraitutasuna lortzea, eta zainketa aringarrietako taldeetan integratutako arreta psikologikoa eta soziala indartzea, zerbitzuen arreta integrala bermatzeko.
- Gaixoaren eta gainerako senideen arteko komunikazioa psikologikoki lantzea, harreman-dinamikak hobetzen saiatuz, batez ere zaintzaile nagusiarekin.
- Arreta aringarria ematen duten langileen lanbide-prestakuntza eta kualifikazio egokia bermatzea.
- Lanbide soziosanitario guztien curriculum akademikoan arreta aringarriko prestakuntza bermatzea.
- Zainketa aringarrien konplexutasuna eta profesionalentzat dakartzaten arriskuak onartzea, eta prebenitzea eta minimizatzea.
Zaintzen dituzten pertsonei dagokienez:
- Arreta aringarriaren beharra duten pertsonen zaintzaileen eskubideak aitortzea eta zabaltzea, gizarte-, lan-, ekonomia- eta osasun-eremuetan.
- Zaintzaileen lan-babesa indartzea.
- Mendekotasun-aitorpenak epe egokietan lortuko direla bermatzea, eta biztanleria horiek jaso behar dituzten laguntza eta onura fiskalen berri ematea.
- Behar bezala informatzea eta distantzia ertain-luzeko osasun-zentroetara (publikoak zein pribatuak) joateko laguntzak ematea, eta izapidetzeari buruzko aholkularitza ematea.
Komunitateari dagokionez:
- Laguntza aringarriaren beharra duten pertsonei eta haien familiari sostengua ematen dieten erakunde komunitarioak aintzat hartzea eta indartzea.
- Hirugarren sektorearekin, erakunde soziosanitarioekin eta arloko profesionalekin lankidetzan aritzea zainketa aringarriei buruzko politika publikoak diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko.
- Bizitzaren azken etapako premiei buruzko eztabaida publikoa sustatzea eta arreta aringarriaren garrantziaz kontzientziatzea.
- Herritarrei informazioa zabaltzea zainketa aringarriei buruz, horiek nola eskuratu eta lurraldean dauden baliabideei buruz.
Kudeaketari eta plangintzari dagokienez:
- o Arreta aringarriaren xede diren populazioen eta haien premien azterketa epidemiologikoa bultzatzea, baldintza jakin batzuen prebalentzian oinarrituta, eta ez osasun-sistemak egiten duen identifikazioan soilik.
- Erabilgarri dauden baliabideen mapa eguneratuak argitaratzea, bai eta haien zuzkiduren eta egiaztapenen mapak ere.
- 11/2016 Legearen emaitzei buruzko bi urtean behingo txostenak argitaratzea aurreikusten duen agindua betetzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestan bete gabeko zerbitzu eta behar aringarriei buruzko adierazleak sartzea.
Eta baita ere:
- Sufrimendua arintzeko ikerketa eta ekimen eta terapia berrien garapena sustatzea.
- o Zainketa aringarrietarako intereseko araudiak bateratzea.
Horren guztiaren falta sumatzen dugu, eta uste dugu indarrean dagoen legeria eta egungo plan estrategikoak ez direla nahikoak arazo horiei aurre egiteko. Horregatik guztiagatik, erakunde eskudun guztien legegintza- eta betearazpen-lana sustatu nahi dugu, gai horiei heltzeko.